Euria from Amildegia Maite by muturbeltz
Tracklist
10. | Euria | 4:56 |
Lyrics
EURIA
musika: Iñigo Agirrebalzategi & mutürbeltz
hitzak: Mikel Larratxe
Lokatza doa, kopetan doa, uger bete da ahoa.
Zurbil eta mehe, azal heze, gaitz guztien doluzko eramaile.
Zakur buru duten horiek ezten koroa jarri nahi didate,
bedeinkatua izan behar banuke bezala.
Eta zu hor zutik niri so beirazko botilak murtxikatzen.
Egin beza, bota beza, garbituko nauen euria.
Odol arroa, beso harroan, iltze gabeko zuloan.
Malko gezak, eme apezak, bekatari lizunik gabeko meza.
Nekea azalean dabil narras, gogoa aspaldian itzalia balaz,
inongo armarik erabili ez balitz bezala.
Eta zu hor zutik niri so beirazko botilak murtxikatzen.
Egin beza, bota beza, garbituko nauen euria.
Euriak beti darrai erortzen,
odola beti darrai irensten
eta neke zaharrak garbitzen,
eta zauri zaharrak garbitzen,
malkoak irensten.
credits:
Credits
musika: Iñigo Agirrebalzategi & mutürbeltz
hitzak: Mikel Larratxe
gitarrak: Iñigo agirrebalzategi
baxua: Aitor Castillo
drumoia: Eñaut Balentziaga
ahotsa: Mikel Larratxe