Itxiera from Identikatea by izena
Tracklist
7. | Itxiera | 4:08 |
Lyrics
Itxita dago mundua
Barruan geratu behar naiz
Nire etxea zein den galdezka
Kalea ote da?
Zaletasunez jabetzen
Behingoz adimena zabaltzen
Zergatik ez nintzen saiatu lehen
Betirako horrela ibiltzen
Amaitu egin beharrekoak
Hasi inoiz ez egindakoa
Aurkeztu zure alde ona
Guztiok daukagu zorigaiztoa
24 ordu teilapean
Aire eske dago jendea
Norbere buruarekin giltzapetuta
Euri eske gabiltza
Lasaitasun magikoa
Hiriko kale guztietan
Leihoan zehar entzuten dira
Euri tantak lurraren kontra
Amaitu egin beharrekoak
hasi inoiz ez egindakoa
Aurkeztu zure alde ona
Guztiok daukagu zorigaiztoa
Aro digitalean
Arrail analogikoa
Elkarbanatuz lortuko dugu
Denon artean zoriona
Amaitu egin beharrekoak
hasi inoiz ez egindakoa
Aurkeztu zure alde ona
Guztiok daukagu zorigaiztoa